Aurreko hiru lanetan bezala, New Orleanseko egungo taldeen hots kaletar eta jai girokoak dituzte oinarri. Metropoli Forala irratsaioan izan dira eta "Monstruito Special" eta "Gumbo Ibaiertzean" abestiak jo dituzte. Gainera elkarrizketa egin diegu Ion Celestino liderrari eta Ion Uribeetxeberria perkusionistari.
"Gitarraren hegemoniarekin amaitzeko garaia da"
Broken Brothers Brass Band taldeko kideen esanetan, "rockaren egiteko moldeak agortuta daude eta musika eta estetika afrokaribearrak asko dauka gure kulturari emateko".
Disko berria, apirilak 6, ostiral gauean aurkeztuko dute Iruñeko Indara aretoan.