Espainiako estatuaren "inboluzio politikoaren" ondorioz, "menpekotasunaren kalteak" lehen baino are "nabarmenagoak" direla, eta "disidentziaren eta independentismoaren erabateko kriminalizazioa" salatu dituzte. "Behin ete berriro esan dugu gero eta nabarmenagoak direla menpekotasunaren kalteak, eta geure herriaren etorkizuna hipotekatzen ari direla. Orain, egoera gero eta larriagoa da, Espainiar Estatuan inboluzio politikoa egunetik egunera ari de handitzen eta Kataluniako buruzagi independentisten kartzelaratzeek eta jazarpenek alarma guztiak piztu dituzte", esan du Txutxi Ariznabarreta eledunak.
Gainera, Frantziako estatua ere “bide beretik” doalakoan daude, "prozesu katalanaren aurka Macron presidenteak izan duen parte hartze zuzena guztiz onartezina" baita, sareko kideen aburuz. "Une gogor hauetan, bat egiten dugu herri katalanarekin, gure elkartasuna adierazten diegu preso eta erbesteratu politiko katalanei eta denak etxean libre izatea exijitzen dugu", ziurtatu du Ariznabarretak, bai eta Euskal Herriak ere "bere prozesua" hasi beharko lukeela.
Egitarau zabala
Besta eta aldarrikapena nahastuko dituzte apirilaren 1ean, igandearekin, eta, horregatik, programa zabala atondu dute.