"Pentsioak ez dira opari bat, eskubide bat baizik", adierazi du Adolfo Araiz, EH Bilduko eledunak, koalizioak Nafarroako pentsio sistema aztertzeko txostena egin dadin eskatzeko mozioa aurkeztu aurretik. "Urte batzuetan buruan", 1.080 eurora iritsiko den gutxieneko pentsioak posible izatea defendatu du.
Hori iritsi aurretik, baina, erreminta legislatiboak eta berme juridikoak zein izanen liratekeen aztertu beharko litzatekeelakoan dago taldea.
"Nafarroak ez dauka eskumena oraindik, tamalez", ohartarazi du Araizek, pentsioen auziaren karietara, baina, nolanahi ere, "plan bat" egin daitekeela uste du, beti ere azterketa aldez aurretik garatuta.