Ostatuko liskar baten ondorioz terrorismoa leporatuta kartzelaratu dituzten altsasuarrei elkartasuna adierazteko bertso saioa izanen da, hain zuzen ere haien aldeko manifestazioa baino egun bat lehenago, apirilaren 14an izanen da Justizia leloa izanen duen mobilizazioa.
Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxe Bertso Eskolak antolatu du saioa. 20:30ean pintxo potea eta material salmenta izanen dira eta 22:00etan, saioa.
Lortutako diru guztia Altsasuko gazteentzat bideratuko dute.