Nafarroako ikasleek edota Nafarroan bi urtez erroldatuta egon diren horiek eska dezakete laguntza, master edota gradu batean apuntatu egon eta baldin eta ikasturte honetan mugikortasun programaren batean badaude. www.navarra.es webgunean edota Hezkuntza Departamentuan egin daiteke eskaera, apirilaren 23ra arte.
Guztira, 230.000 euro bideratuko ditu Hezkuntza Departamentuak, horietatik, 210.000 graduko ikasleentzat izanen dira eta 20.000, masterrekoentzat. Ikasle bakoitzari 100 euro emanen dizkiete, igarotzen duten hilabete bakoitzeko.
2017-2018 ikasturtean, gradu eta masterreko 400 ikasleri eman zizkieten laguntza horiek.