"Elkarbizitzaren aldeko konpromisoa" azaldu dute elkarretaratzean bildutakoek, eta, horretarako, "denek arduraz" jokatu behar dutela deritzote. Era berean, Espainiako estatuko "inboluzio demokratikoa" salatu dute.
EH Bildu, Orain-Ahora Mugituz, Aranzadi, ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT-LKN eta EHNE sindikatuak deitu dute mobilizazioa.
Miren Zabaleta ere bertan izan da eta haren atxiloketa "justifikaziorik" ez duela esan du, eta, deklarazioa hartu nahi izatekotan, zitazio batekin aski izanen luketeela kritikatu.
Ordezkari publikoak, batuta
Maiorga Ramirez (EH Bildu), Laura Perez y Tere Saez (Ahal Dugu) eta Iruñeko zinegotzi Patricia Perales (EH Bildu) eta Laura Berro (Aranzadi) izan dira elkarretaratzean.