Aingeru Epaltzak, Inma Erreak, Itziar Diez Ultzurrunek, Fertxu Izquierdok eta Jon Abrilek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta lan guztiak aztertu ondotik kategoria bakoitzeko irabazleak eta ohorezko aipamenak aukeratu dituzte.
Epaimahaikideen esanetan, "urtez urte gazteek darabiltzaten gaiak gaurkotasunezkoak dira. Ikusgarria da adin horietako neska-mutilek nola gai sakonak, potoloak gogoan hartzen dituzten eta zein abileziaz tratatzen dituzten, batzuetan intentzio osoz, besteetan agian inozentzia apur batez. Bestalde, hautatu ditugun lanak ezaugarri bereziren batengatik aukeratu ditugu, baina badira beste mikro-ipuin asko beren balioa erakusten dutenak".
Partaidetza nabarmentzeaz gain, epaimahaiak lanen kalitatea goraipatu du bere deliberoan: “Kalitateak gora egin du orohar, eta batez ere nabarmentzekoa da A ereduko ikasleen lanen kalitatea, hizkuntzan aurrerapen miresgarria egiten ari baitira eredu horretakoak. Kontutan hartuta, jakina, beharbada ez direla mintzatzeko eta euskara erabiltzeko ingurune aproposenean bizi. Ikasleek aukeratzen dituzten gaien aldetik, nabari da Iparraldeko eta Nafarroa Garaiko giro soziala zein ahozko tradizioa egoera desberdinetan daudela, eta emaitzak ere heterogeneoak direla, baina horrek kolore gehiago ematen dio gure lehiaketari". Aurten sail guztietan eman dituzte sariak epaimahaikideek.
D ereduko Lehen Hezkuntza:
• Lehen saria: “Bera horrela sentitzen da, berak horrela izan nahi du”. Jagoba Aranbarri Ria. Argia Ikastola (Tutera). 6. maila Hitz gutxirekin, norberaren izan nahiaren argazki paregabea egin du. Gaurkotasuna duen gai bati heldu dio gazteak, sentiberatasuna erakutsiz.
• Ohorezko aipamenak: “Gabonetako ametsak”. Aizea Jarauta Alvarez. Argia Ikastola (Tutera). 6. maila “Berdintasuna”. June Iguiñiz Ruiz. Ricardo Baroja eskola publikoa (Bera). 5. maila “Lore botoiduna”. Aratz Elizalde Dominguez. Pulunpa Herri Eskola (Ituren). 5. maila
D ereduko Bigarren Hezkuntza:
• Lehen saria: “Oroimena”. Xabier Lopez Zabaleta. Lekaroz DBHI (Lekaroz). DBH 3. Indar izugarria duen ipuina da, gai latza egokiro jorraturikoa, dramatikotasunez baina era neurtuan aurkeztua.
• Ohorezko aipamenak: “Hiltzailea”. Aitor Ovejero Castillo. Iñigo Aritza ikastola (Altsasu). DBH 3. “Bortz-aketa”. Maddalen Ibarra San Martin. BHI Iturrama (Iruñea). BATX. 1 “Ezusteko sorpresa”. Izaskun Aranguren Yabar. Paz de Ziganda ikastola (Atarrabia). DBH 3.
A ereduko Lehen Hezkuntza:
• Lehen saria: “Nire txori bihurria”. Xabier Villanueva Calvo. Calasanz-Escolapios ikastetxea (Iruñea). 5. maila. Jolas beteko ipuintxoa, umorea erabiliz hizkuntz jolasa egin du elkarrizketa batean.
• Ohorezko aipamenak: “Arkatza”. Noa Garcia. Felix Zapatero eskola (Valtierra). 6. maila. “Eroski”. Nerea Erviti. Felix Zapatero eskola (Valtierra). 6. maila. “Hau negua!”. Aimar Legaz Lezaun. Calasanz-Escolapios ikastetxea (Iruñea). 5. maila.
A ereduko Bigarren Hezkuntza:
• Lehen saria: “Lukas eta armairua”. Iker Sanchez Macías. Julio Caro Baroja BHI (Iruñea). DBH 2. Irakurlearengan ezinegona sortarazten du, misterio giroko egoera horretan sartuaz. Amaieran zirkularitatea ederki adierazten du.
• Ohorezko aipamenak: “Koloreen usaina”. Natalia Murillo Uriz. Julio Caro Baroja BHI (Iruñea). DBH 1 “Lapurretak museoan”. Ioar Herrero Marcilla. La Compasión-Escolapios (Iruñea). DBH 1 “Arrantzale zoriontsua”. Lucia Ordoñez Ruiz. IESO Joaquín Romera (Mendavia). DBH 2
Iparraldeko Lehen Maila:
• Lehen saria: “Ene footbolari hoberena”. Eliot Larrieu. Ortzaizeko ikastola (Ortzaize). 3. urtea Eguneroko gai arrunt batean oinarri hartuta, kontakizun biribilean elementu ezagunak sartu ditu, datu eta izaki aski ezagunak, baina zirkularitatea da ipuinaren funtsa, istorioa berriz gertatuko ote den.
• Ohorezko aipamenak: “Kutxa magikoa”. Keti Halsouet. Urruñako ikastola (Urruña). 5. urtea. “Xakurra edo lapina”. Maixa Igoa. Ortzaizeko ikastola (Ortzaize). 5. urtea. "Bixkotx ona". Martta Errotabehere. Ortzaizeko ikastola (Ortzaize). 4. Urtea
Iparraldeko Bigarren Maila:
• Lehen saria: “Behien eta xerrien arteko injustizia”. Bastian Brise. Amikuzeko kolegioa (Donapaleu). 5. urtea. Istorio ongi biribildua da. Esan liteke ahozko tradiziotik heldua dela, fabula girokoa, ironia puntu egoki batez hornitua.
• Ohorezko aipamenak: ”Onddo handiena”. Peio Biremont. Errobi kolegioa (Kanbo). 4. urtea. “Txanogorritxoren abentura”. Mikel Anxolabehere. Jean Pujo kolegio publikoa (Baigorri). 6. urtea. “Harrizko begiak”. Manuel Ibarlucia. Errobi kolegioa (Kanbo). 3. urtea.
Sari-banaketa ekitaldiak eta liburuaren aurkezpena Saritutako egile bakoitzak diploma bat eta Pamiela argitaletxearen liburu sorta bana jasoko du, apirilean zehar ikastetxe ezberdinetan eginen diren ekitaldietan. Ekitaldiotan abeslari eta telebistako aurkezle Zuriñe Hidalgok hartuko du parte, aurtengo edizioko artista gonbidatu moduan. Horrezaz gain, egile hauen guztien ipuinak biltzen dituen liburuxka argitaratuko du Pamielak. Ikastetxeetan baliabide didaktiko moduan erabiltzeko moduko argitalpena da, eta ekainean aurkeztuko da, Iruñeko Liburu Azokan.