Sakanako Sociedad Cooperativa enpresan izan zen istripua martxoaren 15ean eta 16an hil zen, burdinazko pieza bat gainean erorita -2015ean beste hildako bat izan zen enpresa horretan bertan, teilatua konpontzen ari zela erorita-. Egun berean, A15ean Tiebas inguruan izandako istripua medio, beste langile bat hil zen, kamioi gidari bat.
Aurten, Nafarroan, lau lagun hil dira lan istripuetan. Euskal Herrian, guztira, hamalau.