Iruñerriko errepide guztiak zabalik daude

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 20a, 09:01

Bazterretan elurra dagoen arren, ez da arazo nabarmenik Iruñerrian, gauez garbiketa lanetan aritu dira-eta. Garraio publikoari dagokionez, 23a ez beste billabesa guztiak normaltasunez ari dira.

Iruñerriak aurrea hartu dio elurrari. Gauez, garbiketa lanetan eta gatza botatzen aritu dira udal zerbitzuak, eta, gaur, eguna argitu orduko, garbi dago errepidea, oro har. Iruñeko Udaltzaingoak tentuz ibiltzeko deia luzatu du, dena dela, izan ere, elurra bota dezake beranduago ere eta izotza egon daiteke. Etxetik lehenago ateratzea gomendatu dute, mantso ibiltzeko eta autoen arteko tartea zaintzeko. 

Zirkulazioan, honako errepideetan izanen dira aldaketak:

-Zaragoza etorbidean: Pio XII eta Tutera kalea lotzen dituen partean, ezkerreko erreia itxita.

-Nafarroa etorbidean. Pio XII eta Cordovillako mugan, ezkerrko erreia itxita. 

-Teobaldo kalea: Olite eta Amaia kaleak, zirkulazioarentzat itxita. 

-Galizia etorbidea, 12: galtzadaren okupazioa. 

-Martzelo Zelaieta eta Aita Adoin kaleetan, obrak daude aurreikusita, baina ez dituzte gauzatuko eguraldiak hobera egin arte. 

Hemen zuzenean ikus daiteke Nafarroako errepideen egoera

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!