"Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea" da helburua. Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jaso dituzte.
Zabala izanen da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahaleginduko dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".