Irakasleek ez dute ingelesezko C1 titulua izan beharko

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 16a, 08:45

UPNk ingelesezko C1a derrigor eskatzeko galdegin zuen parlamentuan eta PSNren eta PPren botoak lortu bazituen ere, laukoak atzera bota zuen erregionalisten proposamena.

Lan Eskaintza Publikoetara aurkezten diren irakasleek ez dute derrigor C1 ingelesezko titulua eduki beharko, parlamentuak atzera bota baitu UPNk egin eta PSNk eta PPk babestutako proposamena. Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau taldeek ezezkoa eman dute. 

Espainiako legediak ez du onartzen atzerriko hizkuntzak derrigorrezkoak izaterik, baina UPNk lege proposamena Espainiako Kongresura eramateko asmoa zuen.

Ingelesa exijituta, PAI eredua "garatuko eta bermatuko litzateke", erregionalisten aburuz. Kontra azaldu dira gainontzekoak, eta UPNri leporatu diote ingelesezko ereduarekin izandako aurreikuspen falta legeak ad hoc erabiliz konpondu nahi izatea. Geroa Baiko Isabel Aranburuk leporatu dio, hain justu. EH Bilduk gogorarazi du "Europa osoan" ez dela "halakorik gertatzen". Ahal Duguk ere "UPNk eragindako kaosa" izan du hizpide, eta hark egindako hutsuneak 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!