Manu Aierdi: "AHTren Gasteizerainoko bideak edukiera nahikorik izanen ote duen zalantza dugu"

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 14a, 13:55

Nafarroako Gobernuak alegazioak aurkeztu berri dizkio Abiadura Handiko Proiektuari: Euskal Y-rekin eginen den loturarentzat bi aukerak mahai gainean mantentzea nahi dute, Gasteizkoa eta Ezkio-Itsasokoa. Gainera, hirugarren aukera bat azter dadila ere nahi du Aierdik. 

Garapen ekonomikorako presidenteordeak argi utzi du zergatik aurkeztu dituzten alegazioak: ez dute horren argi ikusten Gasteizko aukerak edukierari, dagokionez gaitasun nahikorik izanen duen. Horregatik zalantzak dituzte eta Gasteizko lotura zein Ezkio-Itsasokoa mantentzen segitzeko nahia plazaratu du garapen ekonomikorako presidenteorde Manu Aierdik. 

Abiadura Handiko Trenaren aldeko jarrera hartua du Gobernuak, nahiz eta, laukoaren barruan ez duten jarrera bateraturik: EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez datoz bat. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!