Argi neukan gaurkoan. Atzo Angel Berruetari, urtero bezala, egiten zaion omenaldira joan eta ikusitakoaz hitz egiteko intentzioa neukan. Azkenaldian hainbeste sufritu duen auzoarekiko eta bereziki herriarekiko elkartasuna adieraziz, nolabait.
Angel, Kontxi, Xabier... izenak baino ez diruditen arren, askoz gehiago esaten dute hizkiok. Gure herriak jasan behar duen etengabeko eraso eta oldarkeriaren adierazle dira; sistema eta estatu baten zigorgabetasunaren adibide dira; baina baita herriak horrekiko duen indarraren eta elkartasunaren isla ere.
Atzo, aitzakiak aitzaki, ezin izan nuen Donibanen egon. Baina iritsi zaizkidan mezuek hori sentiarazi didate: mina baretzeko animoak eta maitasuna, eta justizia eskatuz aldarrikapena.