Azken bi urteotan, %54 hazi dira indarkeria matxistagatik jarri diren salaketa kopurua. 2017an 2016an baino %22 salaketa gehiago izan ziren. Genero Indarkeriaren Inguruko Behatokiak emandako datuen arabera iaz Nafarroako epaitegietan 1.836 salaketa jarri ziren genero indarkeriahgatik, 2016an 1.502 izan ziren eta 2015ean berriz, 1.191. Salaketa gehienak, emakumeek jarri dituzten. 1.836 salaketetatik 1.803. Horrez gain Behatokiak jaso dituen beste datuen artean, nabarmentzekoak dira:
- Emakumeek jarritako salaketetatik, Espainiar jatorrikoak ziren 1.087, 716 atzerritar jatorrikoak ziren.
- 194 emakumek eskatu zutela salatutako gizonaren aurkako deklaraziorik ez egitea.
- 365 kasutan, babes edota segurtasun neurriak eskatu zituzten 245 kasutan onartu ziren eta 120tan ez.
- 320 gizon izan ziren epaiketa batean. 233 kondenatu izan ziren. Horiek, epaitegi penalean.
Emakumeenagako Indarkeriaren epaitegian gainera, 183 gizon izan ziren epaiketan batean eta 169ri kondena ezarri zitzaien. Guztira 2017an, iaz alegia, ikerketa zabaldu zitzaien 1.791 gizonezkori emakumeneganako indarkeriarekin lotura zutelakoan.