Heldu den astean, Zinegoak

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 13a, 08:40

Ane Pikaza artistaren lana da aurtengo Zinegoak iragartzeko erabiliko den kartela.

Zine jaialdi gaylesbotrans, Zinegoak izenarekin ezaguna, martxoaren 19, 21 eta 22an iritsiko da Iruñera. Bi pelikula eta laburmetrai zenbait eskainiko dituzte. 

Zinegoak jaialdia Iruñean ere bada. Martxoaren 19,21 eta 22an pelikulak ikusteko aukera eta ondoren egileekin edo kolektiboekin filmeaz solasteko aukera izanen da.

Nadie nos mira pelikula izanen da lehenbizi. Julia Solomonoff-ek egindako pelikula da. Aurkezpena Pau Guillenek eginen du, Zinegoak ekimenaren zuzendariak. Martxoaren 21ean, Feminista izenekoa emanen dute, Myriam Fougere-rena. Aurkezpena Emakumeen Mundu Martxako kideek eginen dute. Martxoaren 22an laburmetraien sorta eskainiko dute eta Transkoloreko kideek eginen dute aurkezpena.

Film guztiak arratsaldeko zazpi terdietan eskainiko dituzte Golem Baiona zinematokian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!