Sexu bidezko gaixotasunak hazi dira gehien iaz

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 12a, 09:15

>Elgorri kasuak 34 izan dira eta 408 kasu atzeman zituzten parotiditisarekin. 
>Prebentzio kanpaina jarriko du abian Osasun sailak. 

Osasun Publikoko eta Lan Arloko Institutuak egindako txostenean jasotzen da azken urtean gehien hazi diren gaixotasunak sexu harremanetan kutsatutakoak izan direla. 2017an 108 kasu izan ziren gonorrea infekzioarekin kutsatuta, 2016an baino %44,5 gehiago; 53 sifili kasu ere atzeman zituzten, 2016an erdia izan ziren. Egoera hori ikusita prebentzio kanpaina jarriko du abian Osasun sailak. Sexu harremanetan kutsatu daitezkeen gaixotasunez ohartaraziko dute batez ere, eta gizonezkoei ere bideratuko zaie kanpaina berezitua: gizon homosexualek izan dituzten sexu harremanen bidezko kutsatzeak bereziki hazi egin direlako. 

Hiesa-rekin bost herritar kutsatu ziren 2017an eta horietako hirutan ez zen lehenago GIBa diagnostikatu, beraz, horrek erakusten du infekzioaren diagnostikoa berantuarra izan dela. Horrek eragiten duen bestea da, asko izan daitezkeela tratamendurik ez dutela hartzen eta gaixotasuna larriagoa bilakatu daitekeela denborak aurrera egin ahala. 

Prebentzio neurririk gabe

Osasun Publikoak egindako txostenaren arabera prebentzio neurrietan dago "akatsa". Izan ere, prebentzio neurriak hartu behar dira gaixotasunak ekiditeko eta baita, nahi ez diren haurdunaldiak saihesteko ere. Kondoiaren erabileran jarriko dute fokoa, bereziki. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!