Altsasuko bira, hirugarren etapan

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 12a, 09:17

Argazkia: Altsasuko gazteei babesa azaltzeko manifestazioa, Elizondon. / @Altsasugurasoak

Lekunberri, Leitza, Ituren, Eizondo, Bera eta Baigorri zeharkatu dituzte asteburuan. auzipetuta dauden gazteen egoera azaldu eta ostatuko liskarra terrorismoa izan ez zela aldarrikatzeko.

Biraren, helburua: "Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea". Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jasoko dituzte. Lekunberrin, Leitzan, Iturenen, Eizondon, Beran eta Baigorrin, guztira 3.400 lagun bildu dira.

Zabala izanen da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahaleginduko dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".

Hitzordu gehiago prest

Martxoaren 17an, bizikleta martxa eginen dute Iruñerritik, Gazteluko plazan. 24an, Tuteran eta Erriberan. 

Jende mordoa inplikatu da martxaren prestakuntzan: hamazazpi babes talde sortu dira eta 690 pertsona inguru jardun dute antolakuntzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!