Altsasuko Auziaren inguruko informazioa zabaltzen, hirugarren etapa beteko dute asteburuan. Bihar eginen dute bira: Altsasun hasiko da goizeko hamarretan, Lekunberrin 11etan izanen dira, Leitzan 12etan, Mugaire eta Elizondo ordu bi terdietan. Beran eta Baigorrin ere eginen dituzte ekitaldiak, arratsaldeko zazpietan eta zazpi terdietan hurrenez-hurren.