Nafarroak 17,5 milioi euro aurreztuko ditu 6 urtetan, mailegu garestiena amortizatu ondoren

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 7a, 19:29

Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria

Mailegua 2014an sinatu zen eta urtean 4,9 milioi eurotako kostua zuen interesetan.

Nafarroako Gobernuak 2014an Banco Santander erakundearekin formalizatutako mailegu bat amortizatu du. % 3,862ko interes-tasa finkoa zeukan, 2024ean zeukan epemuga eta 4,9 milioi eurotako urteko gastua suposatzen zuen interesetan. Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak eman dio albistearen berri Foru Gobernuari, gaur goizean egin den saioan.

Gobernu-bilkuraren ondoren emandako prentsaurrekoan Aranburuk berak adierazi duenez, “2014ean oso aurkako baldintzetan formalizatu zen mailegua, Foru Gobernuaren diru-kutxentzako zama handia suposatu izan duelarik”. Ondorioz, “Nafarroarentzako eragiketa ona izan dela” balioetsi du kontseilariak, “datozen 6 urteetan 17,5 milioi euro aurrezteko bidea emango baitu, hau da, ia 3 milioi euro 2024ra arte”.

Maileguak, azken hamarkadan Nafarroarentzako garestiena izan denak eta diru-kutxentzako kostu gehien ekarri duenak, 11,7 milioitako kitapen-kostua zeukan gainera. Nafarroako Gobernuak kitapen horri aurre egin dio eta 128 milioi euro ordaindu ditu mailegua aurretiaz amortizatzeko; hortaz, 139,7 milioi eurotakoa izan da kostu osoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!