Bihar planto!

Lohizune Amatria Zabalza 2018ko mar. 7a, 11:43

Bihar dugu martxoaren 8a, lehenego greba feministaren atarian gaude. Eta horren beharraz gogoraraziz, gaurko argazkian Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina dugu. Radio Marian esan ditu bere argazkia sarean eta egunkarietan egotea eragin duten hitzak. Beste behin ere emakumeen bizitzan eta gorputzetan sartu nahi du eliza.

Ez da hori, baina, entzun behar izan dugun bakarra. Genozidioa, japoniar erako greba egin beharko genukeela... Deabrua barruan dugunez, erre behar gaituztela esatea falta zaie bakarrik!

Oraindik ere egiteko asko dagoela erakusten diguten adiraztepenak dira asteon entzun ditugunak; baina gure indarraren beldur ere badirela. Eredu ekonomikoak, sistemak, patriarkatuak zapaldu egiten gaitu. Erakutsi dezagun egiten duguna egingo ez bagenu zer geratuko litzatekeen.

Bihar emakumeok planto!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!