Abian da Errigoraren ‘Zubi bat sukaldera’ kanpaina

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 6a, 20:14

Gaurtik hasi eta martxoaren 20ra arte oliba-olio birjina estra eta kontserbak-sortak eskatzeko aukera izanen da, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari, esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Aurtengoa udaberriko kanpainaren bos­garren edizioa da. Iaz marka guztiak hautsi eta 6.000 etxetara iritsi ziren Nafarroako Hegoaldeko olio eta barazkiak, aurreko urtean baino %20 gehiago. Uztaberria kanpainan 86.500 litro olio eta 208.000 ontzi kontserba banatu ziren Euskal Herriaren luze-zabalean.

Joan­ den urtean, inoizko eskaintza zabalena osatu zuten, eta aldi berean, ordura arte bi kanpaina zirena kanpaina bakar izatera pasatu zuten. Halaxe izanen da aurten ere, oliba-olio birijina estra eta kontserba-sortak, denak aldi berean eskatu beharko baitira. Banaketa eta ordainketa, berriz, bi txandatan eginen dute. Eskaera egiten dutenek oliba-olio birjina estra apirilean hartuko dute eta ordaindu ere orduan egin beharko dute. Kontserbak, aldiz, ekaina­ hasieran jaso eta ordaindu egin beharko dira.

Iaz egin bezala, aurten ere eskaintza zabalarekin dator kanpaina, izan ere, eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira.

 

Eskaerak mar­txoa­ren 6tik 20ra egin beharko dira: online (errigora.eus), eskuorri bidez edo hainbat herritan.

Erlazionatuak

Ibai Sueskun, Errigora

Euskalerria Irratia 2018 mar 05 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!