Isunetan 7,9 milioi euro eskuratu ditu Trafiko Zuzendaritzak Nafarroan

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 6a, 09:36

Leitzarango Autobideko radarra da hamahirugarren postuan dagoena Espainia maila kontuan hartuta.

>A-15erko radarrak, Lekunberrira doan errepidekoak eta N-121-A errepidean dagoenak, Belate eta Almandozeko tunelen artekoek eragin dituzte isun gehien.
>Espainiako radarren artetik 13. da Lekunberrikoa isun gehien jartzen: 19.786 autori jarri dio isuna. N121Akoak 10.825 isun jarri ditu. 

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak 2017ko lehen hamar hilabeteetan 7,9 milioi euro eskuratu ditu Nafarroan. Gehienak, radar finkoek jarritako isunak izan dira eta ia guztiak gehiegizko abiaduran gidatzeagatik. Horiek izan ziren %35. Urtarrila eta urria artean 107.809 isun jarri zituen Trafiko Zuzendaritzak, horietatik, 46.591 finkoak diren radarrek jarri zituzten, %43. 

Lehen aldiz publiko egin ditu datuok Trafiko Zuzendaritzak. Webgunean ikusi daitezke datuak xehe-xehe. Helburu du, herritarrek jakin dezatela isunak zenbat izaten diren, zergatik eta zer nolako radarrek jartzen dituzten. 2012tik 2017ra zer nolako isun jarri diren jakiteko aukera eskaintzen dute internet bidez. 

2016. urtea izan zen gutxien jaso zuena Trafiko Zuzendaritzak Nafarroan isunengatik: 10,4 milioi euro izan ziren eta 2015ean gehien, 12,3 milioi euro. 

A-15ekoak eta N121Akoak dira isun gehien eragin dutenak

Hurrenez hurren 19.786 isun eta 10.825 isun jarri dituzte 2017ko lehen hamar hilabeteetan. Biak daude, Espainia maila kontuan hartuta, isun gehien jartzen dituzten 50 radar finkoen artean. Leitzarango Autobidekoa, Lekunberrikoa, A15ekoa 13. postuan izan da. 39. postuan dago N121A errepidekoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!