Alokairu soziala sustatzen segitzeko laguntzak banatuko ditu Gobernuak

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 2a, 13:15

Alokairu sozialak bultzatu nahi dituzte eta bereziki hutsi dauden etxebizitzak erabilgarri jarri nahi dituzte.

Etxebizitzak alokairuan jartzeko diru-laguntzak ematen segitzeko asmoa du Gobernuak. Joan den urtean hasi ziren lan horretan. Alokairu sozialak bultzatu nahi dituzte eta bereziki hutsi dauden etxebizitzak erabilgarri jarri nahi dituzte. Hori hala, iaz 114 diru-laguntza banatu zituzten eta 78 etxebizitza berri sartu ziren alokairu sozialeko planean. Hala, egun 553 etxebizitza daude alokairu sozialean sartuta Nasuvinsak sustatzen dituen egitasmoaren barruan.

Miguel Laparra kontseilarian nabarmendu du aurrera segituko dutela diru laguntzak sustatzen. Asmoa ez da etxebizitza hutsak dituzten herritarrei zigorra ezartzea edo etxea kentzea, baizik, alokairuan jartzeko erraztasunak ematea, esan du.

Nafarroan, INEren arabera, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 30.000 etxebizitza huts leudeke. Horietatik erdiak baino gehiagotan pertsona juridikoak dira jabe.

Etxebizitza horien erregistro bat osatzeko lan taldea jarriko da martxan eta hutsik dauden eta erabilgarri jarri daitezkeen etxebizitzak sustatzen ahaleginduko direla nabarmendu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!