Langabeziak behera egin du otsailean: 569 langabe gutxiago izan dira

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 2a, 09:08

Nafarroan guztira 36.088 langabe daude izen emanda zerrendetan. 

Behera egin du otsailean langabeen kopuruak. 569 langabe gutxiago izan dira zerrendetan izen emana da. Dena dela, oraindik ere Nafarroan 36.088 dira lanik gabe dauden herritarrak. Emakume aurpegia du beste behin ere langabeziak: 36.088 langabeen artean gehienak, 21.006 dira emakumeak eta 15.082 dira gizonak. 

Zerbitzuetan jaitsi da gehien langabezia otsailean: 367 lagun gutxiago izan dira sektore horretan; industrian 150 herritar gutxiago eta eraikuntzan 54 gutxiago.m 

Kontratazioei dagokienez, 26.322 egin ziren otsailean, urtarrilean baino 4.930 gutxiago dira baina iazko otsailarekin alderatuta baino 2.474 gehiago. Gehien gehienak behin behineko kontratuak izan dira: 24.278 eta 2.044 izan ziren mugagabeak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!