Nafarroak Espainiarekin duen Hitzarmen Ekonomikoaz ariko dira gaur jardunaldietan

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 2a, 07:59

Hitzarmen Ekonomikoaren txostenak, dokumentuak eta oharrak erakusgai izan ziren Nafarroako Artxiboan.

Nafarroaren eta estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak. Baluarteko jauregian izanen da batzarra 9:00etatik aurrera.

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak Nafarroaren eta Espainiaren Hitzarmenari buruzko jardunaldia antolatu dute. Bihar izanen da, goizeko 9etan hasita. Bertan Nafar Ogasuneko arduradun nagusiak ariko dira hizlari: Mikel Aranburu kontseilaria; Luis Esain Ogasuneko zuzendaria; Maite Dominguez, Hitzarmen Ekonomikoaren zerbitzu burua; eta Javier Zabaleta, Arautegi eta Babes Juridikoaren zerbitzu burua. Roldan Jimeno historialariak hitzarmenaren bilakaera aztertuko du. Hasierako hitzaldia Uxue Barkos lehendakariak eginen du, eta itxierakoa Ainhoa Aznarez Parlamentuko lehendakaria.

Kontuen Ganberako komunikazioa arduraduna da Fermin Erbiti. Jardunaldi hauen helburua da, hitzarmen horren inguruko informazioa helaraztea. Hala azaldu du. 2015-2019 Hitzarmenaren berritzea bi urte atzeratu da dakizuenez. Horrek eragin du, Nafarroak Espainiari behar baino gehiago ordaintzea eta orain itzuli eginen zaio dirua foru gobernuari.

Gaian interesa duten guztiek parte har dezakete, aurretik izen eman behar da Kontuen Ganberako webgunearen bidez. Nafarroaren eta estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak. Baluarteko jauregian izanen da batzarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!