Gobernua babesten duten lau alderdiek, alegia, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak torturaren inguruko mozioa da eraman dutena.
Zehazki, duela aste gutxi Europako Giza Eskubideen Auzitegian ebatzitakoa izan dute gogoan. Espainiako Gobernuak torturaren aurrean egindako ez ikusia salatzen zuen Auzitegi hark. Ikertu ez zituelako eta aintzat hartu ez dituelako urteotan.
Torturak ikertzeko beharra dagoela nabarmendu du laukoak. Giza Eskubideak biktima guztiei zor zaielako.
Gai honekin, kritikoen beste behin ere alderdi popularra. Sututa azaldu da beste behin Ana Beltran. Eta bereziki EH Bildurekin. Onartezina da berarentzat, indarkeria kondenatzen ez duen alderdi batek Giza Eskubideen inguruko eskaerak egitea.
Lotsagabekeria eta zinismoa leporatu dizkio PPk EH Bilduri. Torturak ez direla existitu ere esan du Beltranek.
EH Bilduren erantzuna izan da, tarte txikia dagoela marra gorria zeharkatzeko eta politika zaharretan ainguratua segitzen duela PPk.
Gobernua babesten duten lau alderdien mozioa PSNk babestu du (puntu batean abstenitu egin dira sozialistak) eta UPN eta PP bakarrik gelditu dira torturaren aurka egitean.