Errepideen egoera korapilatsua da oraindik

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 28a, 11:48

12:30etan Foruzaingoak adierazi du irekita dagoela jada errepide sare nagusia. 

Elurteak bete-betean harrapatu du Nafarroa eta goizean goizetik izan dute herritarrek bere eragina. Hainbat errepide itxi dituzte goizean eta Nafarroako Gobernuak errepidera ez ateratzeko gomendatu du. A15 errepidea itxita dago goizetik. Zenbait lekutan pilatu den elurragatik geratu da itxita, baina beste batzuetan bidean gurutzatuta geratu diren ibilgailuengatik.

Irurtzundik Gipuzkoaraino kamioiek debekatuta dute bidera ateratzea. Etzegarate ere itxita dago ibilgailu guztientat, eta Sakanako autobidetik ari dira Gipuzkoarantz doan trafikoa bideratzen. N-121-A errepidea kamioientzat itxita dago, Ezkabako tuneletik Gipuzkoaraino. Irurtzundik Marcillaraino ibilgailu astunek debekatuta dute ibiltzea. Gauza bera gertatzen da AP68an, Espainiaranzko norabidean.

Renferen tren zerbitzua ere atzerapenekin ari da. Zaragoza-Castejon-Logroño/Iruñea trenbidean elurra eta izotza dago, eta Renferen arabera 40 eta 80 minutu arteko atzerapenarekin ari dira ematen zerbtizua. Iruñea eta Bartzelona arteko trenak bi ordu eta erdiko atzerapena darama.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!