Nafarroako biraren bigarren etapari ekinen diote Altsasuko herritarrek

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 28a, 09:19

Tafalla, Artaxoa, Mendigorria, Gares, Mañeru, Zirauki, Lorka eta Villatuerta zeharkatuko dituzte, tabernako liskar bat medio auzipetutako dauden Altsasuko gazteen egoeraren berri emateko.

Nafarroari bira emanen diote Altsasuko herritarrek, ostatuko liskar bat medio "terrorismoa" egotzi dieten gazteen auziaren berri emateko. Tafalla, Artaxoa, Mendigorria, Gares, Mañeru, Zirauki, Lorka eta Villatuerta zeharkatuko dituzte, bigarren etapan.

Helburua: "Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea". Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jasoko dituzte.

Zabala izanen da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahaleginduko dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".

Hitzordu gehiago prest

Martxoaren 10ean, Leitzaldea, Baztan, Bortziriak eta Nafarroa Beherea. 17an, bizikleta martxa, Iruñerritik, Gazteluko plazan. 24an, Tuteran eta Erriberan. 

Jende mordoa inplikatu da martxaren prestakuntzan: hamazazpi babes talde sortu dira eta 690 pertsona inguru jardun dute antolakuntzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!