Elurrak hartu du Iruñea. Hiria guztiz zuritu du gaur gauean. Litekeena da goizak aurrera egin ahala atertzea eta arratsalde partean urtzea. Bien bitartean, martxan ari da garraio publikoa, baina "atzerapen handiarekin", Iruñerriko mankomunitateak zabaldu duenez.
Honako bideetan dauzka arazo gehien: Nafarroa etorbidea itxita dago, Sanduzelai-Concepción Benitez kaletik, Olibaren monastegia kalera. Iratxetik Badostaingo errepidera. Mendillorriko goiko partetik, Monjardin kalera.
Autoa ez hartzeko gomendatu dute, eta, hartzekotan, tentuz ibiltzeko. Oinezkoei dagokienez, elurrak erorikoak sor ditzakeela gogorarazi eta gomazko zolak erabiltzeko gomendatu dute. Adineko pertsonei etxetik ez ateratzeko gomendatu diete.
Informazio berritua infotuc.es webgunean aurki daiteke.
Atzerapen orokortuak Eskualdeko Hiri Garraioko linea guztietan
— MCP_info (@MCP_info) 28 de febrero de 2018
L14: Udal Plazara ezin da sartu
L20: Gorraiz. Sarrerako biribilguneraino doa
L23: Olloki. Sarrerako biribilguneraino doa#elurra #EHG
Atzerapen handiak Eskualdeko Hiri Garraioko linea guztietan, Iruñera iristeko bide nagusiak itxita daudelako #Elurra #EHG
— MCP_info (@MCP_info) 28 de febrero de 2018