Zuri daude errepideak

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 28a, 07:59

>Itxita daude Etzegarate mendatea (N-1) eta Leitzarango autobidea (A-15), bi noranzkoetan.
>Iruñeko Udalak errepideetako egoeraren informazioa eskaintzen du 092 telefonoan edo 948 42 06 40.
>Gobernuaren webgunean ere errepide sare nagusiko egoeraren berri jaso daiteke. 

Errepide sare nagusian, lau dira arretagune nagusiak: N-1 errepidean, itxita dago Etzegarate mendatea, bi noranzkoetan; guztiz itxita dago Leitzarango autobidea ere (A-15), Andoain (Gipuzkoa) eta Irurtzun (Nafarroa) artean; Bilbon, itxita dago AP-68 autobidea, Gasteizko noranzkoan; AP-68a itxita dago Bilboko norazkoan ere, Areetako ordainlekuaren parean, elurragatik, eta moztuta dago AP-1 autobidea, Armiñon (Araba) eta Burgos (Espainia) arteko tartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!