Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du doako osasun arreta bermatzen duen Nafarroako legea

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 27a, 20:36

Ebazpenak dio legea ez dela Konstituzioarekin bateragarria. Nafarroako Gobernuak adierazi du migratzaileen osasun arreta ziurtatuko duela beste laguntza batzuen bidez.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak  Nafarroan bizi diren pertsona guztiei osasun arreta bermatzen dien Nafarroako 8/2013 foru legea baliorik gabe utzi du. Hau jakitean Nafarroako Gobernuak lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du: "Paperik gabeko migratzaileen osasun arreta bermatzen segituko dugu aurrerantzean ere. Beste laguntza eredu bat aurreikusia zuen exekutiboak, Auzitegi Konstituzionalak 2013ko legea atzera bota zezakeela jakinda".

Auzitegi horretako lau magistratuk boto partikularra eman dute, ez baitatoz bat sententziaren oinarriekin eta epaiarekin berarekin; beste magistratu batek ere kontrako botoa eman du, Nafarroak osasun alorrean dituen eskuduntzak oinarritzat hartuta. Hala ere, sententzia aurrera atera da, aintzat hartu baitute Espainiako Gobernuak jarritako helegitea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!