850.000 eurotako laguntzak familiak eta bateratzea laguntzeko

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 27a, 20:27

Haur txikien eta adinekoen zaintzarako hartutako lan-utzialdiak finantzatzera, ohiz kanpoko gastuak ordaintzera eta guraso bakarreko familiei babesa ematera zuzentzen dira Nafarroako Gobernuaren laguntza hauek.

Nafarroako Gobernuak 850.000 euro emango ditu familiei zuzendutako laguntza ekonomikoetan, hiru diru-laguntza deialdiren bitartez. Alde batetik, haur txikiak edo adineko pertsonak zaintzeko hartutako eszedentziak finantzatzera bideratuko dira. Bestalde, familia ugarien kasuan, ohiz kanpoko gastuak ordaintzera zuzenduko dira (entzumen-, ikusten-, ortopedia- eta ortodontzia-materiala). Azkenik, eta haur txikiak bere kargura dauzkana heldu bakarra denean, bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzera zuzenduko dira laguntzak.

Gaur aurkeztu dira hiru deialdien oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Laguntzen ematea banan-banako ebaluazio-erregimenean egingo da kasu guztietan. Hortaz, aurkeztutako ordenari jarraiki tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, eta beti horietarako aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Hala ere, baliabideak agortuz gero, dagokion zuzkidura handiagotu ahal izango da.

Diru-kopuru handiena jaso duen deialdia, 525.000 eurotako aurrekontuarekin, adin txikiko haurrak eta lehen graduko familiar helduak zaintzeko hartutako eszedentzietarako laguntzena izan da, bigarren horiek zuzeneko zaintza, zaintza jarraitua eta zaintza etengabea behar duten kasuen, gaixotasun eta/edo istripuren bat dela bide, 2018. urterako.

Laguntza ekonomikoa zuzenekoa eta aldizkakoa izango da, langileen lan- eta familia-bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa. Laguntza, gehienez ere, 650,34 €-takoa izango da hilabetean, laguntza eskatu den urte horren abenduaren 31ra arte luzatuko dena gehienez. 2017an zehar 284 eskabide aurkeztu ziren, horietatik 212 onartu zirelarik.

Bigarren deialdia familia ugarien ohiz kanpoko gastu beharrezkoak ordaintzera zuzentzen da, 2018an zehar, eta 200.000 eurotako zuzkidura dauka. Entzumen-protesiak, agindu optikoak eta ortopedikoak edo ortodontziako tratamenduak ordaindu edo aldatzera bideratzen da laguntza kasu honetan, gastu horiei aurre egiteko baliabide nahikoa ez duten unitate familiarrentzat. Laguntzak 120 eta 600 euro artekoak izango dira, gastu-motaren eta familien errentaren arabera. 2017an zehar 876 laguntza eman ziren.

Azkenik, eta hirugarren laguntza-motari dagokionean, 125.000 eurotako aurrekontuarekin (2017an baino %25 gehiago), berariazko beharrak dauzkaten haurrak dituzten familiei zuzentzen zaizkie laguntzak, bizitza pertsonala, bizitza familiarra eta lan-bizitza bateratzeko zailtasunak dituztenak, haurren kargura heldu bakarra dagoen kasuetan. Familia-errentaren arabera ezartzen dira kopuruak, 502 eta 800 € artean. 2017an zehar 131 diru-laguntza eman ziren.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!