Abiadura Handiko Trenaren lanak azkartu nahi ditu Madrilek

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 27a, 14:04

Manu Aierdi eta Iñigo de la Serna.

Erritmoa azkartu nahi du Sutapen Ministerioak. Iñigo de la Sernak ohartarazi du tramite ugari egiten ari direla eta hemendik uda arte asko izanen direla eginen dituzte lanak.

Nafarroak Madrilek nahi duen Abidura Handiko Trena izan dezan tramiteak azkartzen ari da Sustapen Ministerioa. 2023rako nahiko lukete Nafarroako korridorea egina eta horretarako azeleragailua sakatu du Iñigo de la Serna ministroak. "Nafarroako Abiadura handiko trenari dagozkion tramiteak izanen dira batez ereazkartuko direnak", esan du. Modu horretan, lanak aurreratzea lortuko dela dio.

2023a izanen da epe muga. Urte horretarako prest nahi dute Nafarroako AHTrako korridorea. Osatua nahi du De la Sernak. Espainiako Sustapen Ministerioak esan du, lanak azkartze aldera bi administrazioen errespetua eta leialtasuna espero dituela, baita kolaborazioa ere.

Tramiteak azkartu obra arintzeko

Zaragoza eta Castejon arteko tartearen txosten informatiboa eskatu duela ere esan du De la Serna ministroak eta martoxaren amaierarako espero duela. Ingurumenarekiko zer nolako eragina izanen duen argitzeko txostenaren zain daude, hortaz. 

Iruñea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Y-ren arteko lotura nolakoa izanen den ere oraindik ez dagoela zehaztua nabarmendu du. Aztertzen ari direla bi alternatibak eta erabakia hartu aurretik, tarte horretarako ere ingurumenarekiko nola jokatuko lukeen aztertzen duen txostenaren zain daudela. Urtea amaitu aurretik izanen dutela informazioa ere aurreratu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!