Bi urtez hutsik egon diren enpresen eta entitateen etxe hutsak desjabetu ditzake Nafarroak

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 27a, 08:50

Lehenik eta behin, etxebizitzaren jabea abisatu beharko du Nafarroako Gobernuak, baina ez baldin badago erantzunik, eta ez badu etxea erabili, desjabetu eginen du. Auzitegi Kontituzionalak berretsi du neurria, Espainiako Gobernuak helegitea jarri eta gero.

Enpresek eta entitateek bi urtez etxe hutsak badauzkate, eta, abisatuta ere, erabilpenik gabe mantentzen badituzte, jabetza kenduko die Nafarroako Exekutiboak. Neurria errekurrituta zegoen, PPren esku dagoen Espainiako Gobernuak helegitea jarri ostean; nolanahi ere, Nafarroako Gobernuaren neurria babestu du Kontituzionalak, eta, beraz, desjabetzak posible izanen dira.

Neurri hori aintzat hartu badu ere, 2013ko Nafarroako Legearen beste alderdi bat bertan behera utzi du: larrialdi egoeran dauden etxetik kaleratutakoei bizitokia ematea "interes sozialekoa" zela ezartzen zuen Nafarroako legeak; posible egiten zuen entitate finantzieroen, hauen filialen eta aktiboen entitate kudeatzaileen etxeen desjabetzea ekiditeko, jabetza kentzea. Konstituzionalaren aburuz, ordea, estutaren eskumenak "inbadituko" lituzke Nafarroak hori eginen balu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!