Osasuna, euskaraz ere bai

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 27a, 08:47

Osasuna Futbol Taldeak iragarri du euskarazko informazioa zabalduko duela, sare sozialetan ere euskaraz ariko dela eta eurekin harremana ere euskaraz egiteko aukera izanen dela.

Osasuna Futbol Taldeak sare sozialetan eta webgunean euskaraz aritu dela iragarri berri du. Informazio ofizialak eta oharrak bi hizkuntzatan izanen dira hemendik aurrera eskuragarri. 

Twitterkontuan (@caosasuna_eus), Facebooken (/caosasuna.eus/) eta baita webgune ofizialean (https://www.osasuna.es/aurrean.html) ere euskaraz irakur daitezke dagoeneko oharrak, jakinarazpenak eta agiriak. Osasuna Futbol Taldeak iragarri du euskaraz ere irakurtzen ahal dela taldeari dagokion informazio guztia. Taldearekin harremanetan ere bi hizkuntzetan jartzen ahalko direla herritarrak nabarmendu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!