Elurra eta tenperatura baxuak, gaurtik aurrera

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 27a, 08:29

Elur kota oso baxu dago eta, batez ere, gauean bota dezake. Zero graduen azpitik egotea da litekeena.

Hodei fronte batek zeharkatuko du gaur zerua, eta Tuterako zonaldean eraginen du kalte gehien. Elur kota, gainera, zeron egonen da, eta, beraz posible da elurra Nafarroa osora zabaltzea. Goizeko lehen orduetan, hain juxtu, Tuteran eta Lizarran bota dezake. 

Hala, okerrera eginen du, oro har, tenperaturak eta merkurioa zero azpitik egonen da. Hori dela medio, elurretarako ekipoa prest izanen du Nafarroako Gobernuak, bereziki gaur gauerako. 

Elur pilaketak eguerdian izanen dira ohikoen eta iparralderantz igoko dira. Eguerditik aurrera, halaber, elur kotak gora eginen du -500 eta 700 metro artera-. Euria nagusituko da ordu horretatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!