Abiadura Handiko Trenaren segimendu batzordea bilduko da gaur

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 27a, 07:54

Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen Ministroa eta Manu Aierdi Nafarroako Garapen ekonomikorako presidenteordea batzartuko dira. 

Nafarroan Abiadura Handiko Trenaren etorkizuna zein izanen den aztertzeko batzordea izanen da gaur Madrilen bilduko dena. AHTaren inguruko segimendu batzordea izanen da eta Espainiako Sustapen Ministroa, Iñigo de la Serna eta Manu Aierdi Nafarroako Garapen Ekonomikorako presidenteordea izanen dira besteak beste. 

Alegazioak Nafarroako AHTren proposamenari

Sakana Trenaren Alde plataformak eta Sustrai Erakuntza taldeak alegazioak aurkeztuko dituzte gaur Iruñean Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzan. Bi talde horiek eskatzen ari dira azter ditzatela alternatibak. Abiadura Handiko Trena Madriletik inposatzen ari direla uste dute eta azpiegitura ez dela beharrezkoa deritzote. Besteak beste, egun trenbide sarea hobetzearekin tren sozialago bat sortzen ahalko zela uste dute. Ekonomikoki merkeagoa, ingurumenarekiko kalte txikiagoa eginda eta herritar guztientzako baliagarria izanen dena aldarrikatzen ari dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!