Etxebizitza Legeak bete beharko lituzkeen gutxienezko bost artikuluren aldeko protesta egin dute: etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezinik geratu direnei etxebizitza beraren truke zorra kentzea; alokairu eskuragarriak; oinarrizko hornikuntzak; etxebizitza sozialak eta etxe kaleratzerik gabeko egoera. Etxebizitza Legearen beharraz ohartarazi dute eta Hipotekek Kalteturiko Plataformak eskatzen dituenak Diputatuen Kongresuan eztabaidatu ditzatela ere nahiko luekete.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!