Migratzio politika "gizatiarragoak" egitea, nazioarteko hitzarmenak betetzea eta giza eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatzea. Horiek izan ziren atzo Gazteluko plazan giza eskubideen aldeko hainbat erailek egindako deialdiaren xedea. Gotorlekuari ez, eskubideak ez dira negoziatzen lelopean, Europar Batasunaren jarrera salatu dute, bai eta gertuago dauden bestelako erakunde batzuk daukatena ere.
Giza eskubideengatik baino, aberatasunarekin, mugak defendatzearekin eta merkantziarekin arduratuta egotea leporatu diote, halaber, Europar Batasunari.
Bilbon, Donostin eta Gasteizen ere protestak egin dituzte lelo berarekin, baita Espainiako estatuan ere; guztira, giza eskubideen aldeko 150 eragile batu dira.