469 egun daramatzate preso Jokin, Oihan eta Adurrek. 2016. urteko urriaren 15eko goizaldean taberna batean Altsasuko feriak zirela izandako liskar batean parte hartzeagatik. Terrorismo delituak egozten dizkiete. Hiru horiek preso daude baina Altsasuko Auzian hamar lagun daude guztira. Guztientzako 375 urteko espetxe zigorra eskatzen dizkiete. Gertaerak izan zirenetik salatzen ari dira zer nolako tratua ematen ari zaizkien. Proportziorik gabe, bidegabeki eta defentsarako eskubiderik gabe gelditu dira Altsasuko gazteak. Gurasoek behin eta berriz salatzen ari dira egoera eta orain Nafarroan barrena bira eginen dute bidegabekeria honen inguruko informazioa helarazteko.
Lehenengo etapa egin dute. Altsasu, Zubiri, Garralda, Otsagabia eta Zangotzak batu dituzte. Informazioa zabaldu eta herritarren babesa jaso dute altsasuarrek. Herrietan hainbat ekitaldi eta ekintza egin dituzte.