Ikur frankistak kentzen ez dituztenei "zigorra" ezartzeko proposamena

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 23a, 14:09

Jose Miguel Nuin eta Iñigo Rudi.

Sinbolo frankistak eta frankismoaren gorazarrea egiten duten aipuak ez ezabatzeagatik isunak jartzea proposatu dute Izquierda-Ezkerrak eta Batzarrek. Memoria Historikoaren Foru Legean aukera hori txertatzea da planteamendua.

Memoria Historikoaren Foru Legean txertatzeko proposamena egin dute gaur Izquierda-Ezkerrak eta Batzarrek. Sinbologia frankista eta frankismoa goratzen duten aipamenak kentzen ez dituztenak zigortzea. Isun moduan jarriko litzaizkieke zigor horiek eta bi tarte hartuko lituzkete: alde batetik, zigor arinak:200 eta 2.000 euro artekoak eta zigor larriak, 2.000 eta 10.000 euro artekoak. Diruz zigortzeaz gainera, bestelakoak ere planteatu dituzte: diru-laguntzarik gabe gelditzea, babes ekonomikorik ez izatea eta halakoak.

2013. urtean onartu zuen 1936ko biktimen aitortza egiteko foru legea. Hutsune bat aurkitu dute Batzarre eta Ezkerrakoek. Hain zuzen ere, derrigortuak dauden eta egiten ez dutenek, ikur eta aipamen frankistak kentzea, zigorra jasotzearena.

Parlamentura iritsiko da proposamena laster eta laukoaren babesa izatea aurreikusten dute. Dena dela, harago joan eta gainerako alderdien babesa izatea ere espero dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!