Espainiako Estatuari dagokion atalean, segurtasun indarren gehiegikeriekin, informatzeko eta biltzeko askatasuna urratzearekin edo tortura salaketa eta estradizioekin zerikusia duten kasuak salatu ditu nazioarteko erakundeak.
Espainiak egindako eskubide urraketen zati handi bat Kataluniako erreferenduma eta independentzia prozesuak ekarritako jazarpenari lotuta daude. Besteak beste, biltzeko eta informatzeko eskubideak urratu direla dio nazioarteko erakundeak, eta espresuki aipatzen du Anna Gabrielek Gasteizen 2017ko urriaren 15ean emandako hitzaldia debekatu izana.
Tortura eta tratu txarren inguruko atala ere badakar Amnesty Internationalek. Bertan, Nekane Txapartegiren estradizio eskaeraren kasua aipatu du. Erakundeak nabarmendu du Nazio Batuen Erakundeko errelatoreak eskaerari uko egitea gomendatu ziola Suitzari. Asteasuarrak 1999an atxilotua izan zenean “inkomunikazio egoeran egon zen bost egunetan torturak eta tratu txarrak” salatu zituela dio txostenak, baina Espainiak ez zuela hori ikertu.