Emakume eta gizonen berdintasunerako foru legea, udazkenerako

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 22a, 14:09

Gobernua lanean ari da foru legea integrala eta transbertsala izan dadin. Departamentu guztietan neurriak eta baliabideak izan daitezen egitasmo oso bat prestatzen ari direla azaldu du Manu Aierdi presidenteordeak. Udazkenerako prest izanen dela aurreikusi du. 

Martxoaren 8ra begira ere jarri dira parlamentuan, Emakumeen Nazioarteko Egunera. Berdintasun Legeaz galdetu dio Podemos-Ahal Duguko Tere Saezek Garapen Ekonomikorako presidenteordeari. Gobernua lanean ari da emakumeen eta gizonen berdintasunerako foru lege bat osatzeko eta aurreikuspena da udazkenean onartzea parlamentuan.

Perspektiba integratzaile batetik ari dira gaia jorratzen Manu Aierdiren esanetan. Departamentuetan eragin zuzena izanen duten neurriak hartzeko lane egiten ari dira eta genero arrakalari aurre egiteko baliabideak zeintzuk izan daitezkeen zehazten ere bai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!