Askok memorian hitzatuta dute Martin Ugalde poliziaz bete zeneko irudia. Duela 15 urte dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutela, euskarazko kazetaritza zigortu zutela. Adinarengatik seguruenik, ez dut irudi horren oroitzapenik. Ez dakit non nengoen duela 15 urte.
Niretzako Egunkaria oraindik ere logelako armairuan gordeta dudan kamiseta bag da, eta orain kazetari naizela kamiseta bakarrik ez, euskaraz eta kalitatez aritzen diren kazetari denak maite ditut. Ohore bat izan da katean hurrengoa izan den Berriako parte izatea.