Errigora ekimenaren 'Zubi bat sukaldera' kanpaina martxorako prest

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 20a, 19:06

Martxoaren 6tik 20ra oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izanen dira euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Iazko udaberrian Nafarroa hegoaldeko uzta 6.000 etxetara zen, aurreko urtean baino %20 gehiago. Uztaberria kanpainan 86.500 litro olio eta 208.000 ontzi kontserba banatu ziren Euskal Herriaren luze-zabalean.

"Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura" kanpainaren 5. edizioaren atarian, atzera begiratu nahi izan dute sustatzaileek urteotan lortutakoari erreparatzeko, bideo berri baten bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!