Hipoteka ordaindu ezinik gelditu zen Martha. Popular Bankuarekin zuen hipoteka. Baina, Santander bankuak irentsita du Popular eta orain negoziazioa norekin egin ezin jakin dabil. Santander Bankuak dio ardura Popular Bankuarena dela eta alderantziz. Babes gabe sentitzen da. Abenduan eman zuten Martha etxetik botatzeko agindua, baina, Hipotekek Kalteturiko Plataformaren babesarekin kaleratzea geldiaraztea lortu zuten. Gaurdaino. Ez da berririk iritsi bere egoeraren inguruan eta kezka agertu du etxetik botatzeko aukera izan daitekeelakoan. Protesta egin dute gazteluko plazan eta promes egindako alokairu soziala eman diezaiotela exijitu diote bankuari.