Pentsionistak Martxan: "Gutxieneko soldatak 1.080 eurokoak izan beharko lirateke"

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 19a, 14:32

Pentsionistak Martxan taldeak egindako protesta. Arg: LAB sindikatua.

Sistema publikoaren defentsan eta Mariano Rajoyren gobernuak agindutako pentsioen igoera ñimiñoaren kontra atera dira kalera gaur Pentsionistak Martxan taldeak deituta. 

Azken hilabeteotan milaka izan dira gurean ere kalera atera diren pentsionistak. Sistema publikoaren defentsan eta Mariano Rajoyren gobernuak agindutako pentsioen igoera ñimiñoaren kontra. Datu asko eman daitezke, baina, bat nabarmentze aldera: 55.000 herritar dira 700 eurotara hilean jasotzera iristen ez direnak; eta 22.100 dira 500 euro ere jasotzen ez dituztenak. Eta beste datu adierazgarri batzuk: 134.089 pentsionista daudela Nafarroan, horietatik 88.740 dira jubilazioa jasotzen ari direnak.

Gaur ere Pentsionistak Martxan taldeak deituta kalera atera dira. Joan den asteko mobilizazioetan ehunka lagun irten ziren eta 2.000 eskutitz bildu zituzten. Eskutitzak, Fatima Bañezek sinatutakoak %0,25eko igoera izanen zutela euren pentsioek jasotzen zuena. Jaso eta itzuli eginen dizkiote protesta gisa. Gutxienez pentsioak 1.080 eurokoak izan beharko luketela uste dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!