80 urteko gizon bat hil zen otsailaren 9an Tuterako ospitalean, legionelosisaren ondorioz. Hain justu, legionella bakteria aurkitu dute Tuterako ospitaleko zenbait puntutan. Orain, bi gertakarien arteko harreman zuzena zein den aztertuko dute
Tratamendua jarri dute martxan ospitalean: garbiketa eta desinfekzioa beharrezko guneetan -desinfektatzailea botata dosi handiagotan eta kutsatutako zirkuitua garbitzen duela bermatzen-.
Hala, hori egin bitartean ur sarea moztuta egon da. Behin bakteria joan dela ziurtatuta, 15 egun barru bueltatu ez dela ziurtatuko dute.