Ekai gogoan, aniztasunaren alde atera da kalera Iruñea

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 19a, 09:03

Ekai, Nafarroa zurekin lelopean, aniztasunaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo, udaletxeko plazan, ostiralean bere buruaz beste egin zuen Ondarruko gazte transexuala gogoan.

Aniztasunaren aldeko aldarriek hartu zuten atzo Iruñeko udaletxeko plaza; trans borrokaren bandera eta txalo zaparradak. Izan ere, jendetza batu zen ostiralean bere buruaz beste egin zuen gazte transexual Ondarrutarra oroitzeko. Osakidetza hormona tratamendua noiz emanen zain zegoen gaztea.

"Izateko erak inposatzen dituen sistema zapaltzaile baten ondorioa" izan da bere buruaz beste egitea, atzoko elkarretaratzean hitza hartu zutenen esanetan: "Babestuko gaituzten legeak behar ditugu, hezkuntza eta osasun sistemak eta askeki bizitzea ekiditen diguten traba administratiboak kentzea".

Gizarte "bidezkoago" baten alde azaldu dira, "aniztasuna baloratuko duen gizarte baten alde".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!