Espainiako armada da Ezkabako ihesaldiaren ibilbidea erabiltzen duen lasterketa baten laguntzaileetako bat

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 16a, 12:43

Haserrea zabaldu da sare sozialetan, La Fuga Trail izena baitauka eta Ezkabako presondegitik ihes egin zuten horien bidea jarraitzen baitu. 1938an izan zen Ezkabako ihesa: 795 presok alde egin zuten eta horietatik 239 hil zituzten. 

Lazgarria izan zen 1938ko Ezkabako presondegiko ihesa: 795 presok egin zuten eskapo, 239 hil ziren -batzuk frankistek erailak, ia 200 inguru; beste batzuk, ingurugiroaren eta eguraldiaren zailtasunak medio zenduak-, 500 atxilotuak izan ziren eta hiruk baino ez zuten lortu Urepelera iristea. Frankistei dagokienez, hiltzaileek goi postuak eskuratu zituzten eta laudatuak izan ziren.

Oroimenarentzako tokia da Ezkaba, beraz, memoriaren elkarteen arabera, frankismoak jazarritakoak eta hildakoak gogoratzeko espazioa. Ez da kasualitatea beraz, La Fuga Trail lasterketak sorturiko haserrea: presoek egindako ibilbidea erabiltzen du, korrika egiteko; ez da hori arazoa, ordea. Espainiako armadaren logoa dago kartelean. Antolatzaileek Euskalerria Irratiari azaldu diotenez, Ezkabatik irten dadin baimena eman duena da Espainiako armada, harena da-eta kartzela izandako eraikina. Besteak beste, Diario de Navarra egunkaria ageri da babesle gisa. 

80 urte dira ihesalditik

Orain dela 80 urte izan zen Ezkabako ihesa eta, oraindik orain, ez dituzte aurkitu erailak edota egoeraren ondorioz hilak izan ziren guztien arrastoak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!